euskaraespañol

"Presente y futuro de Colombia en tiempos de esperanzas. En memoria al profesor Jorge Adolfo Freytter Romero" liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/09 Noiz arte: 2014/12/02, 19:15 - 11:27

Kokapena

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, uztailak 9, UPV/EHUren Esperientzia Geletan (Espainiako Bankua, 2. Bilbao) Presente y futuro de Colombia en tiempos de esperanzas. En memoria al profesor Jorge Adolfo Freytter Romero liburuaren aurkezpena egingo da. Sarrera librea.

Lan horretan biltzen dira hainbat unibertsitate irakasle eta Kolonbiako gatazkan aditu direnen artikuluak, baita hildako irakaslearen bi semeenak ere. Azken horietako bat, Jorge Freytter Florián, hain zuzen, zeina UPV/EHUn Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan ikaslea eta Jorge Adolfo Freytter Elkartearen presidentea den, bertan izango da.

Liburuak Jorge Adolfo Freytter Romeroren figura gogoratu nahi du: Atlántico Unibertsitateko (Kolonbia) irakasle eta "gizarte borrokalari" hori Kolonbiako estatuaren aparatuekin loturak zituzten paramilitarrek bahitu, torturatu eta erail zuten 2001ean.

Kolonbiar gatazkari irtenbide politiko bat erdietsi dezakeen testuinguru berriarekin bat eginaz azaltzen da liburua, eta gatazkak sortutako biktimei buruz hitz egiten du. UPV/EHUren Zerbitzu Editorialak argitaraturiko liburuak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitateko Garapenerako Lankidetza Bulegoaren laguntza izan du.

Parte hartzaileak:

  • Jorge Freytter-Florián, liburuaren koordinatzailea, UPV/EHUko ikaslea eta Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartearen lehendakaria
  • Alexander Ugalde Zubiri, liburuaren koordinatzailea eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea, UPV/EHU
  • Iratxe Amiano Bonatxea, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Errektoreordetzako Gizarte Erantzukizunaren zuzendaria
  • Miguel Ángel Beltrán Villegas, unibertsitateko irakasle kolonbiarra