euskaraespañol

Bilbok Espainiako zientzia dibulgazioko ekitaldirik handiena hartuko du laugarren urtez

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/26 Noiz arte: 2014/09/27, 10:00 - 10:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Irailaren 26an eta 27an, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Espainiako dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena egingo da: Naukas Bilbao. Bilbon izango da laugarren urtez jarraian, nazioko zientziaren dibulgazioko arloan hitzordu aipagarrienetariko bat bilakatu den topaketa. Bertan, gaztelaniaz zientziaren hedapenean jarduten duten berrogeita hamar bat aditu elkartuko dira.

Aurreko hiruretan bezala, Euskaditik zein Espainiako beste hainbat lekutik jende asko etortzea espero da. Naukas Bilbaok zientzia guztientzat esan nahi du - sarrera doan da, guztientzat -, ez dira jeneroak edo adinak bereiziko, eta gizartean zientziarekiko grina kutsatuko duen birusa bihurtzeko xedea du.

Proposamen oso deigarria da. Hauek izango dira osagaiak: hainbat gairi buruzko 10 minutuko hitzaldiak -astronomia, kimika, fisika, biologia, matematika edo neurologia, esaterako- etorkizun oparoko pertsonaiei elkarrizketak, magiaren eta neurozientziaren arteko erlazioari buruzko saioak, besteak beste, umore asko eta musika. 

Programaren alderdirik aipagarriena 50 hitzaldi monografiko baino gehiagok osatzen dute, zeinak ostiral eta larunbat goizez eta arratsaldez izango diren. Hainbat zientzialari aipagarriri ere egingo zaie elkarrizketa, Miguel Botella eta Francisco Etxeberria antropologoei edo José Gómez Cadenas fisikariari esaterako. Haurrek eurentzako dibulgazio-jardueren programa paralelo bat edukiko dute, Naukas Kids delakoa.

Larunbatean, 19:40etan, dibulgazioko bi jardunaldiei amaiera hobezina emateko, Tesla 2014 sariak banatuko dira, interneten argitaratutako zientzia dibulgazioko artikulu onenak saritzeko.

Naukas Bilbaoren edizio honetan musika ere entzungo da zuzenean: Leftover Lights taldeko partaide batek hitzaldia eskainiko du eta emanaldi akustikoa eskainiko du ostiralean, 20:00etan Bizkaia Aretoan. Larunbatean, aldiz, gaueko hamabietan doako kontzertua eskainiko dute La Ribera de Bilbao kafe antzoki ireki berrian.

Hainbat erakunde garrantzitsuk hartuko dute parte Naukas Bilbaon: Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskampus, Biofisika Bizkaia Fundazioa eta EiTB.