euskaraespañol

Zientziarekiko otorduak Lascarayn

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/15 Noiz arte: 2014/11/27, 13:30 - 15:32

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urriaren 15ean, asteazkenaz, UPV/EHUren Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia gelan, "Zientziarekiko Otorduak Lascarayn" izeneko jardunaldietako bigarren saioa aurkeztuko du Orain honetan, Marta Sánchez-Carbayo doktorea, Ikerbasque-ko ikertzailea izango da hizlaria eta 'Translational approaches in bladder cancer' du izenburua.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak bi hilabetean behin antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, bai eta beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere. Jardueraren jasotzaile dira, ikerkuntzan eta garapenean interesatutako ikasleak, prestakuntzari ekiten dioten ikertzaile gazteak, prestakuntzan ari diren ikertzaile gazteak, finkatutako ikertzaile gazteentzat, ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunak eta, oro har, irakasle/ikertzaileak.

Pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei, saioa izan bitartean.

Interesatuta daudenek parte hartzeko mezu elektronikoa bidali beharko dute (aitziber.elizondo@ehu.es) urriaren 11a baino lehen, ostirala.