euskaraespañol

Erakusketa Erakusketa

"Txile jaietan", argazki erakusketa Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/12 Noiz arte: 2014/12/04, 08:00 - 19:30

Kokapena

Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 12, 8:00etan, Bizkaia Aretoko Etxepare aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3.), Txile jaietan argazki erakusketa inauguratuko da. Erakusketa 8:00etatik 19:30etara bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, abenduaren 4ra bitartean. Sarrera librea eta doakoa.

Catalina Riutort eta Alejandra Undurragaren irudiak jai koloretsuen eta berezien bilduma bat dira; hala nola, Virgen de las Peñas-eko jaia, Santu Guztien jaia Caspana-n edo Tapati Rapa Nui jaia Pazko uhartean.

Erakusketak Fundación Chile-España-ren babesa du. Erakunde horren zuzendaria, Mª Ángeles Osorio, erakusketan izango da abenduaren 1ean, astelehenean.