euskaraespañol

Argazki Zientifikoaren Lehiaketak sariak banatuko ditu

Noiz eta non

2015/02/12 2015/02/12, 11:30 - 12:56

Kokapena

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia
Iazko argazki saridunak

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 12, 11:30ean, UPV/EHUko Biblioteka Nagusiko bilera gelan (Sarriena auzoa, z/g. Leioan) Argazki Zientifikoaren VI. Lehiaketaren saridunak jakinaraziko dira. UPV/EHUko Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatzen duen txapelketak bi eremutan ematen ditu sariak: bizitzaren zientzia arloa eta materialen teknologia eta zientzia arloa. Edizio honetan,  28 partaidek 46 argazki aurkeztu dituzte: bizitzaren zientzia arloko 25 irudi, saria eta materialen teknologia eta zientzia arloko 21 lan.

Sari-banaketan hauek parte hartuko dute:

  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea
  • Maribel Arriortua, UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren zuzendaria
  • Juan Arechaga, UPV/EHUko Medikuntzako katedraduna