Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriaren irekiera ekitaldia
Noiz eta non
2019/11/21, 18:30 - 00:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia izango da, Antonio Beristain irakaslearen omenezko IX. Topaketa Biktimologikoaren esparruan.
Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:
- Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
- José Luis de la Cuesta, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria.
- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
- Dolores De Juan, Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordea.
- Josu Bujanda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Ertzaintzako burua.
- Aintzane Ezenarro, Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
Myriam Herrera Zuzenbide Penaleko irakasle titular eta Kriminologiako unibertsitate arteko Andaluziako Institutuko (Sevilla) zuzendariordeak egingo du ikasturte hasierako hitzaldia; izenburu hau duena, hain zuzen: “Adingabe ezgaiaren disfobia eta gizarte bazterketa: autismoaren espektroko eskola umeen biktimizazioaren erreferentzia berezia”.
Ekitaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ohorezko kidearen diploma emango zaio Augusto Maeso Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko magistratuari. Gainera, diplomak emango zaizkie 2018/2019 ikasturtean “Esperientzia traumatikoen biktimekin lan egitea” online graduondokoa egin duten ikasleei.