euskaraespañol

Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2021/12/02, 18:00

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 2an, 18:00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2020-2021 promozioko 56 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapia, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Juana Otxoa-Errarte ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Ibon Salaberria beSTe Arkitektura agentziako arkitektoak hitzaldia eskainiko du.

PROGRAMA

-Jose Miguel Rico, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren idazkari akademikoaren  hitzak. 2020-2021 ikasturteko Memoriaren azalpena.

-Juan Jose Arrizabalaga, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.

-Juana Otxoa-Errarte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidentearen hitzak.

-Ibon Salaberria, beSTe Arkitektura agentziako arkitektoaren hitzaldia.

-Diploma banaketa.

-Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari.