euskaraespañol

Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/12/04, 18:00 - 00:00

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko 2018-2019 promozioko 89 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitektura zuzendari Pablo Garcia eta HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Juana Otxoa-Errarte ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, ELE (arkitektura) ordezkariek zein  ikastegi honen ikasle ohiek hitzaldia eskainiko dute..

Ekitaldiaren egitaraua honakoa da:

  • Jose Miguel Rico, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren idazkari akademikoaren  hitzak.
  • Juan Jose Arrizabalaga, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.
  • Juana Otxoa-Errarte, HAEOko Gipuzkoako presidentearen hitzak.
  • Pablo Garcia, Eusko Jaurlaritzako Etxebezitza eta Arkitekturako zuzendariaren hitzaldia.
  • ELE (arkitektura) ikasle ohien hitzaldia
  • Diploma banaketa.
  • Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ekitaldiari amaiera emango dio.