euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Hezkuntza eta Kirol Fakultatean

Noiz eta non

2019/05/24, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 24, 18:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasgela nagusian (Lasarte ataria, 71. Gasteiz) egingo da V. promozioan graduatutako ikasleen diploma banaketa. Ekitaldiak Iván Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria izango ditu buru.

Promozioa hau 119 ikaslek (29 neska eta 90 mutil) osatzen dute guztira. Ekitaldian parte hartuko dute ere Raúl Martínez de Santos kirol ataleko koordinatzaileak eta Xabier Etxaniz fakultateko dekanoak, promozioaren amabitxi eta aitabitxi gisa arituko diren Marijo Lagartos eta Oidui Usabiagaz gain.

Gainera, gonbitea egin zaie duela 25 urte ikastegian hasi ziren ikasleei, SHEEko 8. promozioko kideei.