euskaraespañol

ERAKUSKETA: Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/12/12 Noiz arte: 2019/01/04, 09:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanak ikusgai izango dira urtarrilak 4 arte Bizkaia Aretoan. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Deskribapena

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen V. Erakusketa aurkeztu da. Bertan, 2017-2018 ikasturtean, zentro honetan irakasten diren 3 graduetan (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten 32 ikasleren gradu amaierako lanak biltzen dira.

Aurkezpenean bisita gidatu bat egingo da erakusketak hartzen dituen Bizkaia Aretoko hiru geletan (Etxepare, Axular eta Chillida), eta parte hartuko dute Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirikak eta obren egile batzuek.

Obren hautaketan margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude, besteak beste.

Erakusketa bisitatu ahal izango da Bizkaia Aretoa – UPV/EHUn abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra arte, lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 19 eta 20an, 18:00etan, ikasleek parte hartuko dute bisita gidatuan eta bisitariei nork bere obra azalduko die.

Sarrera irekia.