UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/12
2022/2023 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin.
Datak. Hurrengo asteburuetan:
- Maiatza: 13, 14, 20, 21, 27 eta 28
- Ekaina: 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25
- Uztaila: 1 eta 2
Ordutegia: 09:00etatik 21:00etara (jarraia).
Ikasgelak irekiko dira honako toki hauetan:
Arabako Campusa:
Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1
Bizkaiko Campusa:
Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
Lehendakari Agirre, 83. Sarriko
Beheko soilaruko ikasgeletan
Gipuzkoako Campusa:
Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasealekua, 18
Erreserba: QR4services. Aplikazioaren bitartez (UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara)