UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

2022/2023 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin.
Ikasgelak irekiko dira asteburuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia. Beheko solairuko gelak). Maiatzaren 13, 14, 20, 21, 27 eta 28an, ekainaren 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25an eta uztailaren 1 eta 2an irekiko dira areto horiek. Ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da, etenik gabe.
Aurten 900 plaza eskainiko dira eta jantokiak itxita egongo dira.
Oharrak:
- UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.
- Ikasgeletan ezin da jan eta ura baino ezin da edan.