euskaraespañol

Odola emateko kanpaina Arabako campusean

Noiz eta non

2018/10/01, 00:00 - 00:00

Kokapena

Araba

Deskribapena

Astelehenean, urriak 1, odola emateko kanpaina berri bat hasiko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean. Arabako odol-emaileen elkarteko ekipoak unibertsitate ikastegietara hurbilduko dira odola eman gura luketen pertsona guztiek eman dezaten.

Honako hau izango da odol-emaileen elkarteak Arabako Campusean antolatutako odola emateko saioen egutegia:

 

Urria

Hilak 1, astelehena

Letren fak., 09:15etatik 13:30etara 16:15etatik 20:30etara (Autobusa)

Hilak 4, osteguna

René Cassin kalea, 16.15etatik 20.30etara (Autobusa)

Hilak 10, asteazkena

Erizaintzako U.E., 9.00etatik 13.30etara

Hilak 16, asteartea

Hezkuntza eta Kirol fak. Jarduera Fisiko eta Kirolaren atalean 9.00etatik 13.30etara

Hilak 17, asteazkena

Elurreta ikasgelategia, 9.00etatik 13.30etara eta 16.00etatik 20.00etara

Hilak 18, osteguna

Hezkuntza eta Kirol fak. Irakasleen atala, 9.00etatik 13.30etara

Hilak 29, astelehena

Farmazia fak., 9.00etatik 13.30etara

 

Azaroa

Hilak 5, astelehena

Farmazia fak., 9.00etatik 13.30etara

Hilak 26, astelehena

René Cassin kalea, 9.15etatik 13.30etara (Autobusa)