euskaraespañol

UPV/EHUren adierazpena, azaroan erasoa izan zen gure ikasleak komunikabideei bidali dien gutuna dela eta

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/31

Pasa den azaroan eraso onartezina jaso zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikaslearen gutun bat kaleratu da gaur, urtarrilak 31. Hori dela eta, honakoak adierazi nahi ditu UPV/EHUko gobernu taldeak:

  • Euskal Herriko Unibertsitateak, errektore taldeak eta Letren Fakultateak eskatuta, erasoa gogor gaitzetsi zuen, horren berri izan zuen bezain laster. Hitzez eta ekitez egin zuen, elkarretaratze baten bidez, hainbat adierazpen publikotan eta ikaslearekin adostutako eta, noski, publiko egin ez diren segurtasun neurri zehatzak harturik.
  • Arabako Campuseko errektoreordea eta Letren Fakultateko dekanoa hainbat alditan egon dira harremanetan ikasle erasoarekin, une oro bere esanetara jarriz, hala kontu pertsonal nola gai akademikoetarako.
  • Gobernu talde honek ez du inolaz ere baloraziorik egingo, ezta ezbaian jarriko edo ukatuko hain eraso larri eta onartezin bat pairatu duen pertsona baten gutunean jasotzen diren hainbat inpresio, sentimendu edo iritzi subjektibo, errespetagarriak direnak, edozein kasutan.
  • Errektoretza talde hau Arabako Campuseko errektoreordearen bitartez (lurraldean agintari akademiko gorena dena) gure ikaslearen esanetara egon da eta dago –izan ere, otsailaren hasierarako bilera bat aurreikusia zuten-, haren segurtasun pertsonala zein bere jarduera akademikoaren garapen normala bermatuko duten babesa eta sostengua emateko.

 

 

Leioa, 2019ko urtarrileko 31