euskaraespañol

Ikasketa Federalen Zentroen Nazioarteko Elkartearen urteroko hitzaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/27 Noiz arte: 2022/10/28, 09:00 - 19:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ikasketa Federalen Zentroen Nazioarteko Elkartearen (IACFS ingelesez) urteroko hitzaldia urriaren 27an eta 28an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak (UPV/EHU) antolatuta.

Jardunaldi hau federalismoaren arloko nazioarteko ekitaldi akademiko garrantzitsuenetako bat da. Aurtengo biltzarrean federalismo fiskala, lurraldeen arteko desberdintasunak eta nazioz azpiko finantza publikoen kudeaketa aztertu eta eztabaidatuko dira. Hizlari garrantzitsuenen artean honako hauek nabarmentzen dira:

-. John Kincaid (Lafayette College, AEB), politologoa eta federalismo estatubatuarraren ikertzailea, federalismoari buruzko erreferentzia nagusietako bat da mundu mailan.

-. Francesco Palermo Ikasketa Federalen Zentroen Nazioarteko Elkarteko presidentea da. Gainera, Zuzenbide Publiko Konparatuko irakasle titularra da Veronako Unibertsitatean, eta Federalismo Konparatuaren Institutuko zuzendaria Eurac Research-en, Bolzanon, federalismoari buruzko ikerketa-zentro nagusietako batean.

-. Eva Maria Belser, Friburgoko Unibertsitateko Federalismo Institutuko zuzendarikidea, federalismo gaietan Europa mailan erreferentzia dena (Euracekin batera).

International Association of Center for Federals Studies (IACFS), 1977an sortua, federalismoari buruzko ikerketa, zabalkunde eta aholkularitza arloko nazioarteko elkarte nagusietako bat da. Gaur egun, kontinente guztietako 30 zentro edo institutu afiliatu baino gehiago ditu, eta munduko herrialde federal nagusiak hartzen ditu.

IACFSren urteroko Konferentzia federalismoaren arloko nazioarteko ekitaldi akademiko garrantzitsuenetako bat da. Aurtengo Biltzarrean federalismo fiskala, lurraldeen arteko desberdintasunak eta nazioz azpiko finantza publikoen kudeaketa aztertu eta eztabaidatuko dira.

Jardunaldia jendearentzat zabalik dago, aldez aurretik izena emanda. Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Ituna Zentroaren Youtubeko kanalean edo Bizkaia Aretoaren webgunean.

Informazio gehiago: https://www.ituna.eus/eu/category/hedapena/