euskaraespañol

Anna Pinedaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/06 Noiz arte: 2016/04/05, 16:00 - 09:03

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 6, 16.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko 2.11 mintegian, Anna Pineda ikertzaileak ‘Katalanaren aldakortasun sintaktikoa: berezitasunak eta euskararekin bat egiten duten ezaugarriak' hizaldia emango du, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila antolatuta.

Anna Pineda Baionako CNRS IKER UMR 5478 ikerguneko ikertzailea da gaur egun, Kataluniako Generalitateak emandako Beatriu de Pinós izeneko doktore-osteko bekari esker. Hitzaldi honetan katalanaren aldakortasun sintaktikoa izango dugu hizpide. Katalanaren dialektoen deskribapen orokorra emango dugu, eta aldakortasunaren kasu zehatz batzuk aztertuko ditugu, hala nola, ezeztapena, aditz laguntzaileak eta datibo/akusatibo alternantziak. Bestalde, euskara eta katalana alderatuko ditugu, eta ikusiko dugunez, katalanez agertzen diren fenomeno aldakor batzuk, alternantziak adibidez, euskaran ere agertzen dira.