euskaraespañol

Letren fakultateko ikasle egresatuen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/07/08 Noiz arte: 2016/07/06, 12:00 - 14:15

Irudia

Deskribapena

Ostiral honetan, uztailak 8, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da ikastegi horretako ikasle egresatuen graduazio ekitaldia.

Goizean, 12.00etan hasita, Filologia, Ingeles Ikasketa, Euskal Ikasketa eta Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioei dagozkien ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Arratsaldean, 18.00etan hasita, Historia, Artearen Historia eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren titulazioetako ikasle egresatuen txanda izango da.

Ekitaldi hauetan, Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak, Javier Alonso Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitateetako zuzendariak eta Iñaki Bazán UPV/EHUren Letren Fakultateko dekanoak parte hartuko dute. Promozioaren amabitxia Conchi Munilla 1980tik 2016ra arte aipatutako ikastegiko administratzailea izango da.