euskaraespañol

Jardunaldia: ‘La Inspección de Trabajo y Seguridad Social : organización, funciones y competencias'

Noiz eta non

2017/04/11 2017/04/11, 15:30 - 17:00

Kokapena

Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 11n, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘V. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' hasiko dira. Bosgarren hitzaldi hau emango du  Manuel Velázquez Fernándezek, Lan eta GizarteSegurantzako Ikuskaritzako Buruak, ‘La Inspección de Trabajo y Seguridad Social : organización, funciones y competencias' izenburupean.

Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldiotan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30ean hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.