euskaraespañol

Jardunaldia: Merkatuen ikerketa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/08 Noiz arte: 2017/06/02, 09:00 - 12:08

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 8, 9.00etan hasita, Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideo-hitzaldietarako aretoan INIZIA Arabacampus jardunaldia burutuko da ‘Merkatuen ikerketa' izenburuaz. Jarduera honek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, Arabako campuseko ikasleak eta ikertaldeak ditu jasotzaile, bai eta UPV/EHUrekin loturiko pertsonak eta, oro har, jendea ere.

Jardunaldi honen helburua da parte hartzaileek oinarrizko ezagutzak bereganatzea informazio teknikak eta informazioa jasotzeko teknikak identifikatzeko eta, hala, merkatuen ikerketa egin dezaten, haien iker ildo edo negozio ideietara egokiturik.

Mintegi hau INIZIA programaren barruan kokatzen da, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak sustatuta, ekitearen bultzatzea oinarri hartuz.

Informazio gehiago: 945298282 edo email.
Izen emateak: Euskadi innova