euskaraespañol

Botere Judizialaren eta unibertsitatearen arteko III. Topaketa: ‘Justizia globalizazio garaian'

Noiz eta non

2017/07/21 2017/07/21, 12:00 - 13:24

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, uztailaren 21ean, 12:00etan, Justizia Jauregiko 1. Bista Gelan  (Albia Lorategiak. Bilbo) prentsaurrekoan aurkeztuko da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lana eta Justizia sailak antolatutako Botere Judizialaren eta unibertsitatearen arteko III. Topaketa: ‘Justizia globalizazio garaian'

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Juan Luis Ibarra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Carlos Romeo, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedrako zuzendaria
  • Inés Soria, Barakaldoko epaitegietako dekanoa eta Barakaldoko Lehen Auzialdiko lehen epaitegiko magistratua.
  • Pilar Nicolás, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko dekanorde koordinatzailea