euskaraespañol

Teknologiaren transferentziako berrikuntzari buruzko nazioarteko topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2022/07/12 Noiz arte: 2022/07/14

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapeneraren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak nazioarteko topaketa bat antolatuko du uztailaren 12tik 14ra, Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian. Topaketa horren ardatz nagusia Europako TETRIS-Technology Transfer Innovation Schemes in Latin America proiektua da. Hau Europar Batasuneko Erasmus+ programaren esparruan gauzatzen da.

Ekitaldi honetan Latinoamerikako eta Europako unibertsitateetako (Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Panama, Alemania, Frantzia eta Portugal, besteak beste) adituak bilduko dira, mundu mailan aldatzen ari den berrikuntza-ingurune batean teknologia transferitzeko jarduerak garatzeko eta eguneratuta mantentzeko helburuarekin esperientziak eztabaidatu eta partekatzeko.