euskaraespañol

Erakusketa: ‘Sinadura bat Mar Menor aintziraren alde: Prozesuei argazkiak ateratzen’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/07 Noiz arte: 2023/02/24

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Muskizko Udal Liburutegian

Muskiz, Cendeja Kalea 29

Otsailaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Muskizko Udal Liburutegian Murtziako Mar Menor inguruko bizilagunen argazkien erakusketa inauguratuko da. Argazkiak bi deialdi publikoren bidez aukeratu dira, herritarrek bidalitako artxibo zabalago batetik. Erakusketa honek UPV/EHUren eta ARTEKOMen laguntza du, iraunkortasunerako artearen eta komunikazioaren arloan prestakuntza eta ikerketa jarduerak antolatzen dituen taldea.

Erakusketa honen helburua legegintzako herri-ekimenerako sinadurak biltzea da, gaur egun desagertzeko arrisku larrian dagoen ekosistemaren babes handiagoa lortzeko. Erakusketa Espainiako hogei kultur etxe baino gehiagotan izan da jada. Proiektua, Bandera Beltzak Mar Menorreko auzo elkarteen artean sortu da.