euskaraespañol

Erakusketa: Bizitza osoa tarteka margotzen

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/06 Noiz arte: 2020/02/27, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Teresa Cormenzana artistaren ‘Bizitza osoa tarteka margotzen’ izeneko erakusketa ikusgai dago Euskal herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, otsailaren 6tik 27era bitartean. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00.

Sarrera librea da.

Artistak dio: “Betidanik, tarteka margotu izan dut.  Paisaiak, bodegoiak, marinak eta batez ere, loreak irudikatuz. Hemen, Carlos Santamaria Zentroan, nire lana aurkezten dizuet. 1951 ko hastapenetik, 2019 an margotutako koadroetara. Kolore-jokoek eta sormenak liluratuta 16 urte nituenez geroztik, nire funtsezko maisuak José Camps, Vicente Cobreros Uranga eta Julián Ugarte izan dira. Horrez gain, Gipuzkoako Artisten Elkarteko kide naiz, San Telmo Museoan kokatuta zegoenik”.