euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren

Noiz eta non

2022/09/30, 18:00

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, irailak 30, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021-2022 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko VIII. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuen Masterreko V. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea,  Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Juan Ángel Balbás, Debegesaren zuzendaria, eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.

EGITARAUA

Sarrera.

-Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.

-Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.

-Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.

-Juan Ángel Balbás, Debegesaren zuzendari jaunaren hitzak.

-Luis G. Uriarte, Teknikerreko zuzendari nagusi jaunaren hitzak.

-Javier Aranceta, Centro Stirling-eko zuzendari jaunaren hitzak.

Ikasleen ordezkarien hitzak.

Diploma banaketa.

Amaiera.

-Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren hitzak.

Eibarko ataleko ikasleen dantza erakustaldia eta UPV/EHUko koroaren ekitaldia.