euskaraespañol

UPV/EHUren XVIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Vitoria-Gasteizen

Noiz eta non

2018/11/08, 11:00 - 00:00

Kokapena

Bibat museoa
Cuchillería Kalea 54. -01001- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

UPV/EHUren Zientzia Astea 2018 inauguratuko da Vitoria-Gasteizen, ekimen hau azaroaren 8tik 11ra bitartean egingo da. Zientzia Astea egingo da ere Bilbon, Eibarren eta Barakaldon azaroaren 7tik 11ra eta azaroaren 8tik 10ra Donostian.  

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

- Iván Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea
- Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea
- Igone Martínez de Luna, Euskara, kultura eta kirol saileko foru diputatua
- Josune Albizu, Vital fundazioaren zuzendaria
- Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria
- Miren Bego Urrutia, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendaria

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.