euskaraespañol

Jardunaldia: Erakunde erlijiosoetan adingabeei egindako sexu abusuak: erantzun errestauratiboak, biktimologiatik

Noiz eta non

2021/06/28 2021/06/28, 09:00 - 20:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Datorren astelehenean, ekainaren 28an, 09:00etatik 20:00etara, Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Zentroko auditoriumean, Donostian, ‘Erakunde erlijiosoetan adingabeei egindako sexu abusuak: erantzun errestauratiboak, biktimologiatik’ izeneko jardunaldia egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuak, Universitat Oberta de Catalunyk eta Universitat de Barcelonak antolatuta. José Luis de La Cuestak, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari eta Euskal Biktimologia Sozietateko ohorezko bazkideak, hasiera emango dio jardunaldiari.

Helburu nagusia da erakunde erlijiosoetan gertatutako sexu abusuei buruzko ikerketa proiektu baten emaitzak aurkeztea; hain zuzen ere, 2018. eta 2021. urteen artean Euskal Herriko Unibertsitateko, Kataluniako Unibertsitate Irekiko eta Bartzelonako Unibertsitateko hiru lantaldek egin duten ikerketakoak. Horrez gain, beste herrialde batzuetan (Irlanda, Belgika, Alemania, Txile) egin diren azterlanekin alderatu nahi dira, eta prebentzioan eta biktimei laguntzeko politika eta praktika profesionaletan izan dezaketen eragina eztabaidatu. Gainera, zenbait biktimak parte hartuko dute, baita haien eskaerak jaso dituzten kazetari batzuek ere. Enrique Echeburúa UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradun eta Euskal Biktimologia Sozietateko ohorezko bazkideak emango dio amaiera jardunaldiari.

Esteka honen bitartez, online ikusi, eta txataren bidez parte hartu ahal izango da: https://eu.bbcollab.com/guest/9e4efe249c7e4313a331064ac592513d