euskaraespañol

EHUazokan zozketatutako hamabi motxilak irabazleen etxeetara heldu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/26

Irudia

Urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateak bere orientazio EHUazoka egin zuen. 7.777 pertsonak parte hartu zuten, eta gogobetetze inkestak bete zituztenen artean 12 motxila zozketatu ziren. Irabazleak dagoeneko erabiltzen ari dira.

UPV/EHUren orientazio programak jarraitu du asteon egiten ari diren Jardunaldi Irekiekin. Eta oraindik falta dira Jarduera Praktikoak, maiatzaren 24tik ekainaren 18ra arte aurreikusita daudenak.