euskaraespañol

Haurtzaroaren ametsak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/31

Irudia

NON: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Erandio-Leioa eremua. NOIZ: 2021eko martxoaren 17an. NORK: Blanca Irene González, UPV/EHU. 

 

Haurtzaroaren ametsak 

Zuhaitz, txori, landareen marrazkiek haurtzaroa dakarkidate gogora. Urte goxoak izan ziren. Klarionaren usainaren laguntzaz, lehenengo ikasketen urratsak eman nituen ikasgelako arbelean. Andereñoaren eskutik irakurtzen, idazten eta pintatzen ikasteaz gain, bizitzaren baloreak ere ezagutu nituen. Nire garaian “la señorita Ana”, “la señorita Boni”; gaur Marga andereñoa eta Peio maisua dira umeen gidariak. Atzo lapitzezko arbela, gaur arbela digitala; baina beti, ikasgelaren erdian eta korroaren erdian, andereñoa edota maisua. Nola maite nituen!!! Nola maite dituzten haurrek!!! Hezkuntzak garrantzia handia du, baina irakasleak gehiago. 

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus