euskaraespañol

'Diccionario político y social del mundo iberoamericano' liburua, New Yorken

Cervantes Institutuk aurkeztu du Javier Fernández Sebastián UPV/EHUko katedradunak zuzendutako liburua mahai-inguru batean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/22

Irudia
Javier Fernández Sebastián, hiztegiaren zuzendaria

New York-ko egoitzan Cervantes Institutuak antolatu du mahai-inguru bat Diccionario político y social del mundo iberoamericano argitalpena aurkezteko, "historia transnazionalaren eremuan aitzindari lan bat izateagatik". Asteazkenean, urriak 21, egindako mahai-inguruan hauek hartu dute parte: Javier Fernández Sebastián UPV/EHUko Pentsamendu Politikoaren Historiako katedradunak eta hiztegiaren zuzendaria, Gerardo Piña-Rosales, Academia Norteamericana de la Lengua Española erakundearen zuzendaria eta José C. Moya New York-ko Columbiako Unibertsitateko Historia-irakaslea.

Diccionario político y social del mundo iberoamericano lan horretan hainbat saiakera bildu dira, besteak beste, "Zibilizazioa", "Demokrazia", "Estatua" eta "Subiranotasuna" kontzeptuen inguruan. Halaber, aztertu egin dute nola jaio zen modernitatea, 1770etik 1870era bitartean, Ozeano Atlantikoko bi aldeetan, gaztelania eta portugesa darabilten 12 herri eta herrialdetan: Argentina, Brasil, Karibe-Antilla Hispaniarrak, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Txile, Espainia, Mexiko, Peru, Portugal, Uruguai eta Venezuela.

Amerikako eta Penintsulako hainbat unibertsitatetako eta erakundetako ehundik gora historialarik eta ikertzailek parte hartu dute obra egiteko lanetan; zehazki, UPV/EHUko "Historia intelectual de la Política Moderna" taldearekin aritu dira lankidetzan. Talde horren kideak dira: Javier Fernández Sebastián, Iñaki Iriarte, Juan Olabarria, Pedro José Chacón, Luis Fernández, Pablo Sánchez, Nere Basabe, Ana Isabel González, Javier Tajadura eta Kirill Postoutenko.