euskaraespañol

Erakusketa bibliografikoa Arabako Campuseko Bibliotekan

Antzinate klasikoak nazio modernoetan izandako eraginaren inguruko lanak biltzen ditu erakusketak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/12

Irudia

Arabako campuseko Koldo Mitxelena bibliotekak, UPV/EHUren Letren Fakultateko Ikasketa Klasikoak sailaren lankidetzaz, honako erakusketa bibliografiko hau osatu du "Antzinate klasikoa eta nazio modernoak Mundu Zaharrean eta Mundu Berrian ANIHO Nazioarteko I. kongresuaren barruan, sail horrek iragan hilean Vitoria/Gasteizen antolatu duelarik. Erakusketa 2015eko abendura arte egongo da bisitarien esku.

ANIHO ikerketa proiektuak Grezia eta Erromaren papera aztertu gura du XVIII eta XIX. Mendeetako zenbait historiografia nazionaletan, bai eta garai berean mundu klasikoaren inguruan osatutako adierazpide kultural eta politiko ezberdinetan ere. Horretara, lehenengo kongresu hau hausnarketarako eta eztabaidarako foro bihurtu nahi du iragan grekolatindarrak identitate kolektibo modernoen osaeran izan dituen eraginen inguruan.

Erakusketaren baitan bibliografia jasotzen da, besteak beste, Gibbon edo Mommsemen lehendabiziko historiografiak, antzinako munduak hainbat herrialdetan izan duen harrera eta erabilera, ‘Arkeologia, bidaiariak eta kolekzionismoa XVIII eta XIX. Mendeetan' izeneko atala, peplum generoko film eta literatura bilduma eta Antzinatean oinarritutako argumentua duten operen bilduma.

Informazio gehiago erakusketaren katalogoa.