euskaraespañol

Farmazia Fakultateko aparkalekurako sarbidearen itxiera

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/21

Udal ordenantza bete behar dugula eta, hainbat lan egingo dira Farmazia Fakultateko aparkalekura sartzeko ibia egokitzeko.

Aipatutako lanok aparkalekua ixtera behartzen gaituztenez, eta erabiltzaileei eragozpenak saihestu nahirik, lanok abenduaren 28tik 30era bitartean egingo dira.

Hortaz, Farmazia Fakultateko aparkalekurako sarbidea itxita egongo da abenduaren 28, 29 eta 30ean.

Barkatu eragozpenak.