euskaraespañol

Fantasiazko Ipuin Laburren Unibertsitate-Lehiaketaren XXIV. edizioa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/06

Irudia

UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak Fantasiazko Ipuin Laburren XXIV. Unibertsitate-Lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea ireki du. Sariketa honen xedea sorkuntza artistikoa eta literarioa sustatzea eta saritzea da.

Lehiaketa irekia da parte hartu nahi duen ororentzat, eta, horretarako, argitaratu gabeko testu original bat aurkeztu beharko da, gaztelaniaz edo euskaraz. Aurkeztutako ipuinen artean, onenak 800 euroko saria lortuko du. Horrez gain, saritutako lana UPV/EHUrena izango da, eta, ondoren, azken edizioetako saridunen bilduma plazaratuko du, liburu batean.

Sariak irabazi ahal izateko, gai fantastiko bat hizpide izango duen ipuin labur bat aurkeztu beharko da; gehienez 10 folio izan ahalko ditu, alde bakarretik mekanografiatuta eta espazio bikoitzarekin. Epaimahaia campuseko zenbait irakaslek eta literatura arloko prestigio handiko hainbat pertsonek osatuko dute, eta saria eman gabe utz dezakete.

Testuak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 18an bukatuko da. Lanak izengoiti batekin bidali beharko dira UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzako Kultur Hedakuntzako Zerbitzura. Testuarekin batera, gutun-azal itxi batean egilearen izena, NAN zenbakia, telefonoa eta erabilitako izengoitia adieraziko dira. Kanpoko aldean ‘Fantasiazko Ipuin Laburren XXIV. Unibertsitate-Lehiaketarako' idatzi beharko da. Epaimahaiaren erabakia 2016ko abenduaren 19an jakinaraziko da.

Oinarriak: Fantasiazko Ipuin Laburren XXIV. Unibertsitate-Lehiaketa