euskaraespañol

UPV/EHUren eta Lazarraga Kultur Elkartearen arteko hitzarmena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/11

Irudia

Javier Garaizar Candina Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordeak eta José Manuel Díaz de la Barcena Martínez Lazarraga Kultur Elkartearen buruak sinatu egin dute erakunde bion arteko lankidetza hitzarmena euskararen erabilera sustatzeko helburuaz, bai UPV/EHUren Arabako campusean nola Gasteizko hirian.

Arlo honetan, erakundeok ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatuko dituzte elkarlanean eta hauen zabalkundeak arituko dira, instalazioan partekatuz eta borondatezko praktikak garatuko dituzte UPV/EHUren Arabako campuseko ikasleentzat, bai eta UPV/EHUren Euskararen arloko Errektoreordetzak argitaratutako aldizkari eta liburuak zabalduko ere.

Zehaztu behar da Lazarraga Kultur Elkarteak Oihaneder Euskararen Etxea ekimena gestionatzen duela egun eta proiektu euskaltzale eta kultural hori unibertsitateko kideen artean hedatu eta zabaldu nahi duela. Areago, jarduera bat baino gehiago antolatzen ari da jada Arabako campuseko EHUskARABANda 2016 programaren barruan.