euskaraespañol

Elkarteratzea ospatu da, UPV/EHUn izandako gertakariak direla eta

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/15

Gaur, asteazkena, martxoak 15, Leioa-Erandio gunean elkarteratzea egin da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean atzo izandako gertakariak direla eta. Unibertsitateko kide askok parte hartu dute, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek ere.

Elkarteratzea ospatzen ari zen bitartean, gure unibertsitateari eraso diote berriro, oraingoan Arabako Campuseko Letren Fakultatean. Txanodun talde batek pintura bota du dekanotzako bulego batzuetan, eta atondoan eta atezaintzaren aretoan ere gorotz eta herdoila egotzi dute.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak gertakari hauek salatu ditu eta jasan dituzten pertsonei unibertsitate-komunitatearen elkartasun eta sostengua adierazi die:

"Unibertsitateko langileon eguneroko jarduerak gizarteari zerbitzu publikoa ematea ahalbidetzen du. Milaka pertsona daude irakasten, ikasten, lan egiten, ikertzen eta gizarte hobea eraikitzen ari direnak. Onartezina da langileon eskubideak urratzea eta beren osotasun fisikoa ere arriskuan jartzea. Gure unibertsitatearen zeregina foro ireki gisa azpimarratu nahi dugu. Foro horretan pertsona guztiek daukate aldarrikapenak egiteko eta mota guztietako proposamenak eztabaidatzeko aukera. Eta, azkenik, espazio publikoa defendatu behar dugu, guztion espazioa delako, eta hor ezin dute lekurik izan pertsona gutxi batzuen larderiazko jarrerek".

 

 

UPV/EHUn izandako gertakariengatik egindako elkarteratzea from UPV/EHU on Vimeo.