euskaraespañol

Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/30

Irudia

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo zaie.

Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur egun nolako afekzioak dituzten. Ikusiko dugu denborak zein eragin izan duen horietako bakoitzean, baita ere nola eragin duten tokiko eta inguruko baldintzek elementuen narriadura horretan. Bestalde, eraginok aztertzeko erabiltzen diren teknikak hurbilagotik ezagutuko ditugu eta, batez ere, zein emaitza eta ondorio ekarri dituzten.

Bisita gidatuetan, formatu berriari esker, UPV/EHU egiten ari den ikerketen berri jakin daiteke, azalpenezko elementu dinamiko eta dibulgatzaileen bitartez. Hilero aldatzen dira eta, horiei esker, modu bisualagoan eta erakargarriagoan ezagutarazten dira lanen emaitzak. Apirilean galeriak eraiki ziren flysch motako trokaren txanda izan zen; maiatzean Punta Begoña apaintzen duten zeramika deigarriak izan ziren erakusketako protagonista, eta ekaina eraikinaren eraikuntza-materialek dauzkaten eraginak edo kalteak sakontzeko hilabetea da.

Bisita gidatuetan parte hartzeko (50 minutu irauten dute), aldez aurretik izena eman behar da, Getxoko Udalaren webgunean  edo Getxoko Turismo Bulegoan, 94 491 08 00.