euskaraespañol

Arturo Elosegi eta Amaiur Esnaolaren lanari buruzko erreportaje batek Ingurumen Kazetaritzako Saria jaso du

Muturluze piriniotarraren inguruan egindako proiektuaren berri ematen da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/26

Irudia
Elosegi eta Esnaola Pirinioetako ibai batean

"Gau bat muturluze piriniotarraren atzetik" erreportajeak, Euskal Telebistako 'Teknopolis' saioarako egindakoak, hain zuzen, jaso du 2017ko Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria. Lan sarituan UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Arturo Elosegi eta Amaiur Esnaola ikertzaileek muturluze piriniotarraz egindako proiektuaren berri ematen da.

Erreportajeak Artikutzako eremu nafarrean habitatak berreskuratzeko eta muturluze piriniotarra babesteko egiten ari diren lanak aztertzen ditu. Haren ezaugarri genetikoak eta anatomikoak direla eta oso berezia den ugaztun hau Iberiar Penintsulako iparraldean eta Frantziako hegoaldean bizi da eta desagertzeko zorian dago. Erreportajea 2016ko urriaren 1ean emititu zuten.

Saritutako lanen egileek, Begoña Zubiak eta Eider Cartonek, saria jaso dute Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren eskutik.

Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako saria Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak iragarrita dago, Ihobe sozietate publikoarekin batera. Bere helburua Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabideetako profesionalek ingurumenaren-balioak ezagutzera emateko eta gizartean jasangarritasunaren kultura sustatzeko egiten duten lana saritzea da.