euskaraespañol

Lehen Hezkuntzako graduatu berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/07

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Lehen Hezkuntzako Graduko diploma banaketa ekitaldia ospatu zen. Ekitaldi jai-giroan ospatu zen, 101 graduatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izan zirelarik. Ekitaldiaren buru J. Inazio Marko UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izan zen eta lagun izan zituen Ion Berasategui irakaslea eta Nerea Navarro eta Margareth Ordoñez ikasleak.