euskaraespañol

Aintzatespena PharmaNanoGene taldeari

Komunitate Farmazialarien Biltzar Nazionalaren saria jaso du, erakunde batek sustatutako komunikazio onenagatik

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/06

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Ana del Pozo, Begoña Calvo, Arantxa Isla eta María Ángeles Solinís. Foto: UPV/EHU.

"Farmazia komunitarioan jarraipen gehigarria (SSUM) behar duten sendagaien segurtasunerako eta erabilerarako zerbitzu berria: hasierako emaitzak" izeneko komunikazioak, erakunde batek sustatutako komunikaziorik onenaren saria jaso du, duela gutxi egin den Farmazialari Komunitarioen IX: Kongresu Nazionalaren barruan. Bertan hartu dute parte Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko Farmakozinetika, Nanoteknologia eta Terapia Genikoa (PharmaNanoGene) ikertaldeko (PharmaNanoGene) irakasleek, Osakidetzako eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko profesionalekin batera. Lan hau UPV/EHUn egun garatzen ari den Unibertsitatea-Gizartea proiektu baten barruan kokatzen da.

Familia eta Komunitate Farmaziako Espainiako Elkarteak (SEFAC) antolatutako biltzarrera 500 komunikazioa zientifiko baino gehiago aurkeztu zituzten bai Espainiako farmazialariek bai beste herrialde batzuetakoek.

Komunikazioan aipatutako proiektuak sendagaien segurtasun eta erabilera zerbitzu berri bat ezarri eta ebaluatzeko jomuga du; diabetes mellitusa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoak eta patologia kardiobaskularrak dituzten pazienteei jarraipen gehigarria behar duten sendagaiak emateko tratamenduan aplikatzekoa izango litzaieke proiektu hori.

Sendagaien segurtasun eta erabilera zerbitzua martxan jarri zenez geroztik igarotako lehen hilabeteetan gorabeheren kopurua nabarmen murriztu dela utzi du agerian. Segurtasunarekin lotutakoak nabarmendu behar dira, jarraipen gehigarria behar duten sendagaien arazo nagusietako bat bata segurtasuna. Atariko emaitza horiek agerian uzten dute komunitate farmaziako profesionalek sendagai horien atxikidura, erabilera arrazionala eta segurtasuna hobetzeko egindako esku-hartzeak baliagarriak direla.