euskaraespañol

Nazioarteko unibertsitateren ordezkariak UPV/EHUra etorri dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/25

Irudia
Nazioarteko unibertsitateren ordezkariak. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU

Aste oso batean zehar hogei bat nazioarteko unibertsitateren 29 ordezkari Euskal Herriko Unibertsitatera etorri dira, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoak antolatutako “Langileentzako V. Prestakuntza Astearen” (Staff Training Week-STW) baitan.

Hala, UPV/EHUko hiru campusetara etorri dira Europako hainbat ordezkari (Italiakoak, Finlandiakoak, Lituaniakoak, Bulgariakoak, Txekiar Errepublikakoak, Hungariakoak, Frantziakoak, Herbehereetakoak, Alemaniakoak, Poloniakoak, Islandiakoak, Belgikakoak, Erresuma Batukoak eta Ukrainiakoak), baita munduko beste herrialde batzuetakoak (Kanadakoak, Errusiar Federakundekoak eta Kazakhstanekoak). Aurten, Europarrak ez diren herrialdeetatik etorri diren 7 partaideak UPV/EHUk kudeatzen duen herrialde kideekin mugikortasuna izateko Erasmus+ proiektu baten finantziaziori esker etorri dira.

Jardueraren helburu nagusiak izan dira, besteak beste, ikasleen eta langileen nazioarteko mugikortasunarekin lotutako hainbat gai sakontzea, jardunbide egokiak partekatzea, eta ikasle eta langileentzako trukerako aukera berriak sortzeko ahaleginak egitea. Unibertsitate horiekin, gehienekin, UPV/EHUk jada baditu hitzarmen bilateralak eta egonaldi honi esker beraiekin dugun lotura estutzea espero da. Halaber, aste honen ostean, UPV/EHU hitzarmen berriak sinatzen saiatuko da momentu honetan harreman egonkorrik ez dugun unibertsitateekin.