euskaraespañol

Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiko diploma banaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/03/02, 17:30 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean,  martxoak 2, 17:30ean, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiako 2016/2017 promozioaren ikasleei diplomak banatuko dizkiete. Guztira 84 ikasle (60 emakume eta 24 gizon) dira. Promozioaren amabitxia Carmen Adán, Euskal Autonomia Erkidegoako fiskal nagusia, izango da.

Ekitaldian, Carlos Fuentenebrok, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko dekanoak, karrera amaierako sari bereziak Lorea Irizar Pérez eta Jasone Martínez Arana graduatuei emango dizkie. Halaber, Iñigo Urrutiak, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko irakasleak eta Aldezleak gradu amaierako lanaren sari berezia Eneritz Estancona Arrioalari emango dio.

Amaitzeko, UPV/EHUko Koroak Gaudeamus Igitur abestuko du.

Diploma banaketa ekitaldian hauek hartuko dute parte:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Juan Luis Ibarra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Miren Gallastegui, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea
  • Carmen Adán, EAEko fiskal nagusia eta promozioaren amabitxia
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen dekanoa
  • Maria Pilar Nicolás, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiko koordinatzeko dekanordea