Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan titulatu diren 349 ikasleri diplomak emateko ekitaldia
Cuándo y dónde
12/12/2014 12/12/2014
Descripción
Ostirala, abenduaren 12an, 19.00etan, UPV/EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan, 2013-2014ko promozioko 349 titulatu diren ikasleri diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian titulazio bakoitzeko espediente onenak dagokien bezala aintzat hartuko dira.
Ekitaldiaren buru UPV/EHUko errektorea Iñaki Goirizelaia eta eskolako zuzendaria Adolfo Morais izango dira.
Ekitaldian 2013-2014 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egingo zaie. Eta horrez gain, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo ofizialak, Gipuzkoako Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak eta Gipuzkoako Peritu eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak titulazioko ikasketa espediente onenei saria banatuko dizkiete.
EGITARAUA
- Ekitaldiari hasiera emateko, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko, Adolfo Morais zuzendariaren agurra.
- José Antonio Oriozabala ikastegiko idazkari akademikoak 2013-14 ikastaroko oroitidazkia irakurriko du.
- Irati Izquierdo Arkitektura Teknikoko ikasketen ikasle ohiaren hitzaldia.
- Irakasleei 25 urtez egin duen lanarengatik eta 2013-14 ikasturtean jubilatu den pertsonalari esker onak eman.
- 2013-14 ikasturtean espediente onena eduki duten titulazio zaharreko ikasleen errekonozimendua.
- 2013-14 ikasturtean espediente onena eduki duten graduko titulazioko ikasleen errekonozimendua eta Elkargo Ofizialen aldetik sari-banaketa.
- 2013-14 ikastaroan graduatu diren ikasleei diplomak banatzea.
- Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak amaiera emango dio ekitaldiari.