Publicador de contenidos

EUSKARALDIA-EKIMENAK-UPV/EHUn

Euskaraldiko ekimenak UPV/EHUn

Araba

11 EGUN EUSKARAZ

  • Gizarte Langintzan
  • Azaroaren 27an: "Bakean dagoena, bakean utzi" umore bakarrizketa, 10:30etan Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko 3. gelan eta 12:00etan Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikineko gimnasioan.
  • Azaroaren 29an (12:00): Esperientziak partekatzeko Topagunea, Campuseko pabilioiko kafetegian.
  • Azaroaren 29an (13.00-14.00): Zientzia Euskaraz Farmazia Fakultateko Ekitaldi Aretoan:

  • DietETIKA, ardura profesionala nutrizioaren esparruan” Olaia Martinez (Giza Nutrizioa eta Dietetika)
  • Sulfitoak ditu” Iñaki Etaio (Elikagaien Zientzia eta Teknologia)
  • Legez kanpoko sendagaien salmenta internet bidez” Igor Horrillo (Farmazia)
  • Arraina janez gero sexuz alda naiteke?” Asier Vallejo (Ingurumen Zientziak)

EUSKARA EGUNA

  • Abenduaren 3an: Euskararen eguna ospatzeko jaia, Ingeniaritza eskolan:  liburu erakusketa, pintxoak, bazkaria eta musika.

Bizkaia

"Euskaditik kanpoko euskaldun berri bat babesean hartu Euskaraldian"
Etxepare Institutuarekin antolatutako ekimen honetan hizkuntza bikoteak sortu nahi dira, UPV/EHUko "babesle" bat kanpoko euskara ikasten ari den batekin. Bikote hauen artean euskaraz arituko dira Euskaraldian eta, zergatik ez, Euskaraldiaz haratago. Izena emateko (Beste leiho bat zabalduko du)bete inprimaki (docx ,1,1 Mb) hau eta bidali. Animatu parte hartzera nazioarteko euskara sare honetan!

11 EGUN EUSKARAZ

  • Azaroaren 27an (09:15): Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Juliana Aretoan, Bideo-podcasta: erronketan oinarritutako ikaskuntza. Bideoen emanaldia
  • Azaroaren 27an (12:00): Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan bakarrizketa umoretsua. Barry Manley irlandarrak euskara ikasteko jarraitu duen bideari buruz hausnartzen du.
  • Azaroaren 28an (10:30): Bilboko Hezkuntza Fakultatean, 3S01L gelan, Mintzanet egitasmoaren aurkezpena.
  • Azaroaren 28an (12:00): Mikel Laboa plazan (Gizarte eta Komunikazio Zientzien arkupetan):  La Basu rap kantariaren kontzertua.
  • Azaroaren 28an (13:00): Zuzenbide Fakultateak antolatuta, Iñigo Urrutiaren hitzaldia "Euskararen misterioa: lainoen azpitik eta sasien gainetik. Hizkuntza eskubideak EAEn. Derechos lingüísticos en la CAPV". Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Batzar Aretoan (Rosetoian).
  • Azaroaren 30ean (12:30): Garai kafetegiak antolatuta Bidean erromeriaren musika emanaldia, kafetegia ondoan Mikel Laboa plazan.
  • Azaroaren 30ean: Leioako Ostalaritza Eskolak Euskaraldiko Menua eskainiko du. Indaba gorriak odolostearekin, aza-patatak, sukalki, tripakiak bizkaitar saltsan, madariak ardotan eta gehiago! 
  • Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra. Arte Ederretako Fakultateak bultzatutako ekimenak:
    • Sandra Cadenasen  ‘Hiztegi-bisuala’.
      Bizkaiko Campuseko Liburutegiko beheko partean
    • Pintura Masterreko ikasleen ‘Euskara bizi – Euskara bizi
      Bizkaiko Campuseko Mikel Laboaren plazan. Atxiki doa ere irudi bat.

EUSKARA EGUNA

  • Abenduaren 3an (9:00-14.00): Euskararen Eguna Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Egitaraua (pdf, 142 Kb)
  • Abenduaren 3an (10:30): Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Juliana Aretoan, Youtuber lehiaketa sariak.
  • Abenduaren 3an (10:30-13:30 / 15:00-18:00): Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Zientzia eta Teknologia euskarazko argitalpenen III. erakusketa
  • Abenduaren 3an (Euskararen eguna): Garai kafetegiak antolatuta, txalaparta, trikitixa eta pintxopotea.
  • Abenduaren 3an (18:30). Bizkaia Aretoan, Mitxelena auditorioan, "Jainkoak ez dit barkatzen" filmaren proiekzioa eta mahai-ingurua.
  • Abenduaren 4an (10:30): Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Juliana Aretoan, Ipuin lehiaketaren sariak.
  • Abenduaren 5ean (10:00-15:00): Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, EHU-IRRATI MARATOIA. Zuzenean bost orduko irratsaioa internetetik streaming bidez (EHUtbn).
  • Abenduaren 5ean (11:45): Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, "ARALAR, mundua leku den lurra" dokumentalaren proiekzioa eta eztabaida. Egitaraua (pdf, 144 Kb)

Gipuzkoa

11 EGUN EUSKARAZ

  • Azaroaren 28an (13:00-15:00): Herri bazkaria, Oñati plazan.
  • Azaroaren 29an (12:00-13:00): Esperientziak partekatzeko Topagunea, I. M. Barriola zentroko kafetegian. Bertsolariak: Maialen Akizu eta Beñat Gaztelumendi.
  • Azaroaren 29an (15:00-18:00): Wikimaratoia: euskal wikilarien edizio-topaketa Carlos Santamaria Zentroko Liburutegian 

EUSKARA EGUNA

  • Abenduaren 3an (10:30-12:30): “Paristik natorren zientzialari bat naiz ni” hitzaldia, GRALa edo tesia euskaraz egin dutenei aitortza, eta esperientziak partekatzeko solasaldia. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Donostiako atala (1. solairuan).
  • Abenduaren 3an (10:45-11:45): Kalejira, euskal dantzak eta soinujoleak, pintxo eta edari banaketa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atala (seigarren solairuan).
  • Abenduaren 3an (11:00-14:00): Txokolatada, I. M. Barriola zentroko arkupetan.
  • Abenduaren 3an (12:00): Euskaraldia - Garapen informatikoen lehiaketaren sari-banaketa, Informatika Fakultatean, Ada Lovelace Aretoan