Doktoregaientzako berariazko hizkuntza-prestakuntza
Sarrera
Tesia euskaraz egiten duten doktoregaiek ekarpen handia egiten diote euskararen garapenari. Izan ere, doktorego-tesia espezializazio-maila altueneko lan akademikoa delarik, lan hori euskaraz egiteko, doktoregaiek euskarazko terminologia eta fraseologia erabili behar dituzte, baita sortu ere, oso maiz. Gainera, euskara akademikoaren garapenari haien ekarpena egiteaz gain, tesia euskaraz egiten duten doktoregaiek beren hizkuntza-gaitasunak ere garatzen dituzte tesia euskaraz egitearekin batera. Hortaz, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzaren helburu garrantzitsuenetakoa da euskarazko tesi kopurua eta horien kalitatea handitzea. Helburu horiei begira, hizkuntza-prestakuntzarako berariazko programa eskaintzen die doktoregaiei, tesiaren elaborazio-prozesuan babesa eta laguntza emateko. Formazio-programaren helburua da euskarazko komunikazio espezializaturako gaitasunak garatzen laguntzea, bereziki erregistro akademikoak eta terminologia zein fraseologia espezializatuak landuz.
Nori zuzendua
2025-2026 ikasturtean EHUko Doktorego Programaren batean matrikula egin duen doktoregai orori.
Eskainitako hizkuntza-prestakuntza
Honako bost ikastaroak eskainiko dira otsailean hasi eta ekainaren amaiera bitartean: [taula]
| Ikastaroa | Irakasleak | Kred. | Egutegia | Modalitatea |
|---|---|---|---|---|
| 1. Testuen zuzentasuna eta erregistro akademikoen bereizgarriak |
Igone Zabala |
3 | 2026-02-02 2026-06-30 |
30 ordu asinkrono |
| 2. Euskarazko lexiko eta fraseologia akademikoa | Maria Jesus Aranzabe Igone Zabala |
2 | 2026-02-16 2026-03-20 |
Online 4 ordu sinkrono (urtarrilak 19 eta 21) eta 16 ordu asinkrono Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak |
| 3a. Euskarazko terminologia zientifiko-teknikoa testu akademikoetan | Igone Zabala Izaskun Aldezabal Maria Jesus Aranzabe |
3 | 2026-04-13 2026-07-24 |
Aurrez aurrekoa edo online sinkronoa 12 ordu aurrez aurrekoak edo sinkronoak (apirilak 13, 15, 20, 22, 27 eta 29) eta 18 ordu asinkrono Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak |
| 3b. Giza eta Gizarte Zientzietako euskarazko terminologia | Sergio Monforte Igone Zabala Maria Jesus Aranzabe |
3 | 2026-04-13 2026-07-24 |
Aurrez aurrekoa edo online sinkronoa 12 ordu aurrez aurrekoak edo sinkronoak (apirilak 13, 15, 20, 22, 27 eta 29) eta 18 ordu asinkrono Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak |
| 4. Aditzak, nominalizazioa eta izen-sintagma konplexuak euskarazko testu akademikoetan | Izaskun Aldezabal Igone Zabala |
2 | 2026-05-27 2026-06-30 |
Online 4 ordu sinkrono (maiatzak 27 eta 29) eta 16 ordu asinkrono Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak |
Izen-ematea
Ikastaroetan izena-emateko epea 2025eko abenduaren 15etik urtarrilaren 20ra egongo da zabalik.
Interesdunek nahi beste ikastarotan eman ahalko dute izena. Izen-emate kopuruaren arabera erabakiko da guztiak onartzerik ote dagoen.
Eskaera EHUko Erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu behar dira, eta bi dokumentu jaso beharko ditu:
- Eskaera-formularioa (pdf, 119 Kb), betea eta sinatua.
- Matrikula-ordainagiria.
Onartu-zerrendak
Onartu-zerrendak 7 egunen buruan argitaratuko dira web orri honetan. Halaber, prestakuntza hasi aurretik helaraziko dira ikastaroen eGelaPIko estekak.
Parte-hartzeari buruzko baldintza batzuk
Doktorego Eskolaren Oinarrizko arautegiak ezarritako baldintzak izango dira indarrean ikastaroetan (dokumentua).
Harremanetarako helbidea
Izapideei edo eskaintzari buruzko edozein zalantzatarako, idatzi honako helbide elektronikora: euskara.erreord@ehu.eus.