LIMES 13

Wagner afera / Nietzsche Wagnerren kontra

Imagen

Egilea: Friedrich Nietzsche
Itzultzailea: Unai Casas Antia
Sarreragilea: José Ignacio Galparsoro Ruiz
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
Azpiarloa: Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-428-3
Urtea: 2010
Orrialdeak: 110
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: Formatu inprimatua: 10,00 € (BEZ barne)
                          PDF formatua: 4,65 € (BEZ barne)

 

Musika berriak, egun irmo bezain zehaztugabe «amaigabeko melodia» izendatzen den horrek, jarraitzen duen xedea honela argitu daiteke: itsasora joan, arian-arian hondoa ukitzeari utzi eta, azkenik, elementuen menpe amore ematea: alegia, igeri egin behar dela. Antzinako musikan, samur edo sutsu edo zeremoniazko zanbuluan, arinago edo geldoago, beste zerbait egin behar zen; dantza, alegia. Hor, beharrezko neurriak, denbora eta intentsitate zehatz bezain kulunkarira atxikitzeak, etengabeko arretara derrigortzen zuen entzulearen arima; arretatik zetorren aire bolada freskoaren eta gogo biziaren arnas beroaren arteko elkar jokoan zetzan musika on guztiaren magia.

Richard Wagnerrek bestelako mugimendu mota nahi zuen; berak ordurarteko musikaren oinarri fisiologikoa alboratu zuen. Igeri egin, ur gainean geratu; ez gehiago ibili, ez gehiago dantzatu... Agian, honekin adierazi da zer den erabakigarria. «Amaigabeko melodia»k, hain zuzen ere, aldi eta intentsitate oreka guztia apurtu nahi du eta, noizbehinka, irrigarri uzten du; bere aurkikuntza-oparotasuna belarri zahar batek paradoxa eta birao erritmikotzat jotzen duen horretan dauka. Imitaziotik, horrelako gustu baten nagusitzatik, pentsa ezin daitekeena baino arrisku handiagoa sortuko litzateke: sentimendu erritmikoaren gainbehera guztizkoa, kaosa erritmoaren lekuan... Arriskuak goia jotzen du horrelako musika bat, betiere, gero eta hertsiago, inolako lege plastikorik gidatzen ez duen antzerkigintza eta pantomima guztiz naturalistan oinarritzen denean, efektua bilatzen duen horretan, beste ezertan ez... Espressivoa edonola, eta musika itxurakeriaren mirabe, itxurakeriaren esklabo. Hori da akabua...

Friedrich Nietzsche (Röcken, 1844-Weimar, 1900) filosofo, idazle, musikari eta filologoa izan zen. Mendebaldeko kulturaren gainbehera aztertu eta bere garaiko positibismoa eta moral moderno burgesa kritikatu zituen. Bizitzaren aldeko gorazarrea, ikuspegi-aniztasuna eta filosofia berri baten posibilitatea aldarrikatu zituen. XX. mendeko pentsamenduak asko zor dio filosofoak proposatu zituen zenbait noziori: betiereko itzulera, supergizakia edota botere-nahiaren ideiei, esaterako. Halaber, gizakia, beste mundu baten premiarik gabe, bizitzaren bilakabidean oinarritu behar dela defendatu zuen beti.

Wagner afera eta Nietzsche Wagnerren kontra bi idazki laburrak dira, filosofoa Turinen bizi izan zen garaian idatzita, 1888an. Nietzschek bi moral —jaunena eta esklaboena— bereizi zituen, eta bi horiek estetikarekin duten lotura inon baino argiago azaltzen da bi testu hauetan. Izan ere, décadence nozioaren eta Wagnerren obrari egiten dion kritikaren bidez, Nietzschek gainbehera moralari nahitaez dagokion gainbehera estetikoa azaltzen du, biak korrelatibo eginez.