Ruta de navegación

Contenido de XSL

Talleres Literarios25878

Centro
Facultad de Educación y Deporte
Titulación
Grado en Educación Primaria (Trilingüe)
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25878

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Ikasgai honen muina literatur sorkuntza da. Asko izan dira historian zehar, eta gaur egun ere asko dira, idazketaz arduratzen diren tailerrak, bai eskoletan bai eskoletatik kanpo. Idazketa lantegi, sorkuntza tailer nahiz idazketa laborategi, asmo beretsua ezkutatu ohi da izen horien azpian: parte-hartzailea idazten jarri, sorkuntza prozesu pertsonaletik abiatuz ikasi ditzan idazketa prozesuaren nondik norakoak.



Irakasgai honetan ere hala egingo dugu: testuak sortu, literatur sorkuntza barrutik bizi, sortze prozesua esperimentatu… Horrela, unibertsitatean ohikoa denari buelta emanez eta metodo induktiboari jarraituz, partikularretik unibertsalerako bidea egingo dugu, indibidualetik kolektiborakoa, konkretutik abstrakturakoa.



Horretarako, jakina, ezinbestekoa da parte hartzea, testuak idatzi eta irakurtzea, eta iritziak partekatzea. Eta hori guztia, bai ala bai, giro atsegin eta inklusiboan egin behar da, elkarri lagunduz eta elkar errespetuz tratatuz.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Ikasgai honetan ikasleak idatzizko gaitasunak garatuko ditu, askotariko literatura-testuen bitartez eta idazketarako zenbait teknikaren bidez.



Gaitasun horien jabe egitean, ikasleak haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko eta idaztera animatzeko baliabideak erabiltzen jakingo du, haur eta gazte literatura ezagutuko du, irakurketa kritikoak egin eta testuak sortzeko ahalmena eskuratuko du, eta literatur idazketaren kontzientzia hartuko du.



Emaitza horiek guztiz baliagarriak izango zaizkio irakasle garaian bere ikasleak sorkuntza literariora bideratu eta horren bidez irudimena eta hizkuntza literarioa aberasteko. Era berean, bere ikasleek literaturarekiko jarrera aktibo eta positibo bat izan dezaten lortuko du.



Konkretuki, honako helburuak bete nahi dira:



• Askotariko testuak sortu eta haien inguruan kritikoki gogoeta egitea.

• Literatur tailerretako metodo nagusiak barneratzea, eta ildo historiko nagusiak ezagutzea.

• Gaitasun linguistikoa hobetzea.

• Sormena sustatzea, era autonomo eta librean jarduteko.

• Autoestimua indartu eta lankidetza sustatzea.



Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

XX. mendean sortutako taldeak eta azken urteetako planteamenduak izango dira abiapuntua, oso baliagarriak baitira idazketa literarioaren kontzientzia hartu eta praktikan literatura-testuak nola ekoitzi ikasteko: literatura sortzeko baliabideak erabiltzen, testu narratibo zein poetikoak ekoizteko bide berriak planteatzen eta sortutako testuak baloratzeko irizpideak izaten.



Taldearen nolakotasunen eta beharren arabera, irakasleak diseinatuko du ibilbidea, honako egileak, korronteak eta proposamenak harturik gidatzat:





• Gianni Rodariren ildoa

• Poesia tailerrak

• OULIPOren proposamenak

• Grafeinen ideiak

• Lorenzo Milani eta idazketa kolektiboa

• Alfabeto edo abezedarioak

• Victor Morenoren lanak

• Seve Calleja eta Antton Irusta: Ipuinen tailerra

• …



MetodologíaAlternar navegación

Irakasgaia lantegi gisa planteatua dago. Irakasleak sorkuntza bideratzeko hainbat metodo eta ildo aurkeztuko ditu, eta ikasleak ildo horiek ezagutu eta metodoak aplikatuko ditu. Ikaslea, beraz, sortzaile izango da irakasgai honetan. Idazketa banaka eta taldeka egingo dugu, eta sorturiko testuak taldean irakurri eta komentatuko ditugu. Metodo induktibo horren bidez, asmoa da ikasleak egin ahala ikastea. Azkenean, ondorio pertsonalak atera eta taldean komentatu ahal izango dira.



Ikasgaiaren %20 minorreko zeharkako lanari eskainiko zaio.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 20
    • Portfolio (%): 80

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ohiko deialdian bi ebaluazio sistema egongo dira:



• Amaierako ebaluazioa: azterketa egunerako (beranduenez), lan bat entregatuko da, irakasgaiaren edukiak (teorikoak eta sormenezkoak) landuko dituena. Zortzi puntutik kalifikatu du irakasleak (beste biak moduluari dagozkio).

Beharrezkoa da, lanaren nondik norakoak zehazteko, irakaslearekin hitz egitea.



• Ebaluazio jarraitua:

o Atal bakoitzaren amaieran (ikasturtearen araberakoak), atal horri dagokion txostena entregatuko da. Entregatzen den txosten bakoitzak dagokion kalifikazioa izango du azken kalifikazioari begira.

o Azterketa egunerako (beranduenez), beste lan bat entregatuko da, idazketa tailer baterako proposamena bat izango duena oinarri. Lan horrek ere dagokion kalifikazioa izango du azken kalifikazioan.





Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ezohiko deialdia egin beharko dute ikasgaia ohiko deialdian gainditu ez dutenek edota aurkeztu ez direnek.



Ezohiko deialdian ere bi ebaluazio sistema egongo dira:

• Amaierako ebaluazioa: azterketa egunerako (beranduenez), lan bat entregatuko da, irakasgaiaren edukiak (teorikoak eta sormenezkoak) landuko dituena. Zortzi puntutik kalifikatu du irakasleak.

Beharrezkoa da, lanaren nondik norakoak zehazteko, irakaslearekin hitz egitea.



• Ebaluazio jarraitua: lehen deialdian ebaluazio jarraitua gainditu ez duten ikasleek, eta soilik horiek, aukera izango dute, lehen deialdian suspendituz gero, suspenditutako atalak berregiteko bigarren deialdirako. Era berean, ikasle horiek aukera izango dute amaierako ebaluaziora pasatzeko.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

• Irakasleak aurkezturiko materialak.
• Irakasleak proposaturiko testuak (liburuak edota bestelako euskarrietakoak, euskaraz edota beste hizkuntzaren batean).
• Idazketa-koadernoa.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Calleja, S. eta Irusta, A. (1999) Ipuinen tailerra. https://argitalpenak.labayru.eus/fso/item/document/23/Ipuinen%20tailerra.pdf

Landa, M. (2018) Txikiaren handitasuna literaturan. Donostia: Erein.

Lopez, M. (2009) Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat. Bilbo: EHU (argitalpen digitala).

Moreno, V. (2000) Irakurketa, liburuak eta irakurtzera bultzatzea: hausnarketak eta proposamenak. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/publicaciones/catalogo/-/asset_publisher/JONi5m8mCym2/content/lectura-libros-y-animacion-reflexiones-y-propuestas?inheritRedirect=false

Moreno, V. (2005) Zertarako irakurri? Ulertzeko. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/publicaciones/ultimas-publicaciones/-/asset_publisher/JONi5m8mCym2/content/leer-para-comprender

Bibliografía de profundización

Irakasleak helaraziko ditu erreferentziak

Revistas

Behinola
CLIJ
Peonza

Direcciones web

www.galtzagorri.com
www.armiarma.eus

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

12:30-14:00 (1)

09:00-10:00 (2)

Profesorado

Examen

  • Enero : 15-01-2024 11:30
  • Mayo : 24-05-2024 11:30

Aula(s) impartición

  • AULA 3-3 - FACULTAD DE EDUCACION Y DEPORTES-EDUCACION (1)
  • AULA 3-3 - FACULTAD DE EDUCACION Y DEPORTES-EDUCACION (2)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

10:30-12:00 (1)

Profesorado

Examen

  • Enero : 15-01-2024 11:30
  • Mayo : 24-05-2024 11:30

Aula(s) impartición

  • AULA 3-3 - FACULTAD DE EDUCACION Y DEPORTES-EDUCACION (1)