Ruta de navegación

Contenido de XSL

Literatura de la Segunda Lengua I: Lengua Vasca25343

Centro
Facultad de Letras
Titulación
Grado en Estudios Ingleses
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25343

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Euskal literaturak azken hamarkadetan genero desberdinetan izan duen bilakaera aztertuko da ikasgai honetan. 1990etik aurrerako idazle eta lan esaguratsuenak aztertuko dira, , bere testuinguru sozio-kulturalean azalduz. Ikuspuntu konparatzailea egingo dugu geure eta literaturaren kritika eta teoria garaikidean ohikoak diren tresna metodologikoez baliatuko gara.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

XX. MENDEKO NARRATIBAREN HISTORIA



HELBURU OROKORRAK



-XX. mendeko narratibagintza literarioaren ibilbidea izango da aztergai, eta beraz, Euskal Literaturaren sormen-eskola nagusiei eta proposamen estetiko esanguratsuenen irakurketa kritikoak landuko dira.

-Horretarako, ezinbestekoa izango da Literatura Unibertsaleko sorkuntza garrantzitsuenen berri eman eta hainbat egile eta obra unibertsalen irakurketa konparatiboa egitea.

-Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu eta praktikan jartzea.

-Narratibako literatur lanen gaineko erreseina eta iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak lantzea.



KONPETENTZIAK:

Moduluko gaitasunak:

M03 - Euskal Literaturaren oinarriak

Tituluko gaitasunak:

M03CM01: Euskal literaturako aroak, egileak eta lanak sakontasunez deskribatzea eta

aztertzea, eta inguruko literaturaren eta literatura-teoriaren testuinguruan euskal lanak modu kritikoan baloratzea.

M03CM02: Euskal literaturari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen

jakitea publiko espezializatuari.

M03CM05: Euskal literaturako testuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea.zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana.



Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EDUKI TEORIKO ETA PRAKTIKOAK



1. GAIA: Euskal Literatura. Sarrera.

1.0. Hastapen planteamenduak

1.1. Euskal Literaturaren Kontzepzioak

1.2. Literatura: komunikazio-ekintza eta gizarte-instituzio

1.3. Literatur kritikaren joerak

1.4. Ariketa: literatur kritika prentsan



2. GAIA: Diskurtso narratiboaren azterketa kritikoa. Iruzkin literarioa egiteko baliabideak



3. GAIA: Euskal nobelagintza

3.1. Nobelaren definizioa

3.2. XX. mendeko nobelagintza: azpigeneroak, berrikuntza teknikoak.

3.3. Euskal eleberriaren historia.

3.4. Narrazio-motak.



4. GAIA: Tradiziozko narraziogintza: ohiturazko nobela eta nobela historikoa

4.1. Erromantizismoa.

4.2. Ohiturazko euskal nobela: Txomin Agirreren Garoa

4.3. Ohiturazko narraziogintza Europan

4.4. Euskal nobela historikoa: Txomin Agirre eta Jon Etxaide

4.5. Nobela historikoa Europan



5. GAIA: Narraziogintza modernoa: berrikuntza tematikoa eta formala

5.1. Berrikuntza tematikoa

5.1.1. Euskal nobela existentziala: Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua

5.1.2. Europako nobela existentziala: Jean Paul Sartre, Albert Camus, Simone de Beauvoir

5.1.3. Euskal nobela psikologikoa: Jon Miranderen Haur besoetakoa

5.2. Berrikuntza tematiko eta formala

5.2.1. Euskal nobela esperimentala: Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia...

5.2.2. Europako nobela esperimentala

A) Esperimentalismoa eta nobela psikologikoa: Frantzian: Marcel Proust, James Joyce, Virginia Woolf

B) Esperimentalismoa eta nobela sinbolikoa: Franz Kafka

C) Frantziako nobela berria: A. Robbe-Grillet, N. Sarraute, M. Butor, C. Simon



6. GAIA: Narraziogintza modernoa: Euskal ipuingintza modernoaren bilakaera

6.1. Euskal ipuingintza garaikidearen historia

6.2. Bernardo Atxagaren ipuingintza: Obabakoak

6.3. Joseba Sarrionandiaren ipuingintza: Narrazioak

6.4. Mende amaierako ipuingintzako bestelako joerak



7. GAIA: Narraziogintza modernoa: munduen errepresentaziorantz

7.1. Errealismoak

7.1.1. Euskal nobela errealista: Anjel Lertxundi, Hamaseigarrenean aidanez

7.1.2. Nobela errealista Mendebaldean

7.2. Errealismo fantastikoa

7.2.1. Euskal nobela eta errealismo fantastikoa: Joan Mari Irigoien

7.2.2. Errealismo fantastikoa Hego Amerikan: Gabriel García Márquez

7.3. Euskal nobela parodikoa: Itxaro Borda, Koldo Izagirre



8. GAIA: 90 hamarkadako narratibagintzaren joerak: Tematika, korronte eta joera berriak euskal narratibagintzan.





MetodologíaAlternar navegación

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:

-Gaitegiko eduki teorikoen azalpen eta argudiaketa

-Eduki teorikoak barneratu eta aplikatzeko XX. mendeko euskal narratibako lanen irakurketa eta azterketa literarioa

-Literatura unibertsaleko eta euskal narratiba garaikideko lanen azterketa konparatiboak bideratzeko eskolan eztabaidak eta iritzi-trukeak sustatzeko ariketak

-Talde lan bideratua eta bakarkako ariketak

-Euskal literatura garaikideko obra esanguratsuen irakurketa indibiduala

-Iruzkin literario eta konparatiboak egitea

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 50
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 25
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 25

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Amaierako azterketa idatzia: Eduki teoriko eta praktikoen ezagutza, ulermen eta

adierazkortasun maila eta testu literarioen analisi kritikoa lantzeko iruzkinak

egiteko gaitasuna, zuzentasun estilistikoa, argudiatzea eta egokitzapena: %100 (M03CM01/M03CM02/M03CM05)







OHARRAK:

1.- Ikasleen araudiko 43. artikuluak biltzen dituen arrazoiren batengatik eskoletara joan ezin duten ikasleek irakaslearekin harremanetan jarri beharko dute ikasturte hasieran.

2.- Ikasleak ohiko deialdiari uko egiteko aukera izango du baldin eta irakasleari eskari bat helarazten badio idatziz (data eta sinadurarekin) lehen ebaluazio-ariketa egin baino lehenago. Horrenbestez, ulertzen da ebaluatuko den lehenbiziko lana entregatzeak berekin dakarrela ebaluazio jarraituaren araudiaren aplikazioa.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Etengabeko ebaluazioaren deialdiari uko egin nahi dion ikasleak azken eskola baino hilabete lehenago adierazi beharko dio idatziz irakasleari.





a) Eskoletara jarraikortasunez etortzerik ez duten ikasleek ikastaroaren hasieran aurkeztu behar dituzte araudiak eskatzen dituen agiriak eta eskabidea. Hala egiten dutenek azken azterketa batean frogatu ahal izango dituzte edukien ezagutza eta gaitasun kriitkoen garapena. Azterketan urtean zehar landu diren testuan iruzkina egitea eska daitekeeta derrigorrezko irakurketa lbiuruei buruzko galdere ere egongo dira.



b) Etengabeko ebaluazioari uko egin diezaioke ikasleak ikastaroaren bederatzigarren astera arteko epean, irakasleari idatziz adieraziz.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

-Txomin Agirre: Garoa /Kresela
-Txillardegi: Leturiaren egunkari ezkutua
-Ramon Saizarbitoria: Egunero hasten delako/100 metro
-Arantxa Urretabizkaia: Zergatik, panpox
-Bernardo Atxaga: Obabakoak

-80-90eko hamarkadako zenbait ipuin kanoniko: Sarrionandia, Atxaga, Mujika Iraola...

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Askoren artean; Euskal Literaturaren Ataria.

Askoren artean; Literatura Terminoen Hiztegia, Euskaltzaindia, 2008.

Askoren artean; Euskal Literaturaren Hiztegia-EHU.

-Aldekoa, Iñaki; Euskal literaturaren historia, Erein, 2008.

-Aldekoa, Iñaki; Mendebaldea eta narraziogintza. Erein, 1998.

-Aldekoa, Iñaki; Olaziregi, Mari Jose. Literatura Unibertsala (XVIII-XIX-XX. mendeak), EIZIE-Erein, 2000.

-Kortazar, Jon; Euskal Literatura, XX. mendea. Pramés, 2000.

-Hernandez Abaitua, Mikel; Narrazio tailerra, Erein, 2010.

-Olaziregi, Mari Jose; Euskal eleberriaren historia. Labayru/Amorebieta, 2002.

-Uribe, Kirmen (bil.); Azken aldiko euskal narratiba. UEU, 2001.

-Urkizu, Patri (koord.); Historia de la Literatura Vasca. UNED, 2000.

-Zaldua, Iban; Obabatiko tranbia. Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001. Alberdania, 2002.

Bibliografía de profundización

Askoren artean; Euskal Literaturaren Ataria.
Askoren artean; Literatura Terminoen Hiztegia, Euskaltzaindia, 2008.
Askoren artean; Euskal Literaturaren Hiztegia-EHU.
-Aldekoa, Iñaki; Euskal literaturaren historia, Erein, 2008.
-Aldekoa, Iñaki; Mendebaldea eta narraziogintza. Erein, 1998.
-Aldekoa, Iñaki; Olaziregi, Mari Jose. Literatura Unibertsala (XVIII-XIX-XX. mendeak), EIZIE-Erein, 2000.
-Kortazar, Jon; Euskal Literatura, XX. mendea. Pramés, 2000.
-Hernandez Abaitua, Mikel; Narrazio tailerra, Erein, 2010.
-Olaziregi, Mari Jose; Euskal eleberriaren historia. Labayru/Amorebieta, 2002.
-Uribe, Kirmen (bil.); Azken aldiko euskal narratiba. UEU, 2001.
-Urkizu, Patri (koord.); Historia de la Literatura Vasca. UNED, 2000.
-Zaldua, Iban; Obabatiko tranbia. Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001. Alberdania, 2002.

Revistas

ASJU; Lapurdum; Riev; Egan; Euskera; Fontes; Oihenart; Uztaro; Senez¿
Igela, Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!. (cf. http://andima.armiarma.com/)

EUSKAL LITERATURAREN GORDAILUAK

www.armiarma.com
Atari honetan hainbat esteka topatuko dituzue: Liburu elektronikoak web orrialdean euskal klasikoak eta literatura unibertsaleko obrak dituzue, doan; Literaturaren zubitegian idazleen inguruko informazioa duzue, bibliografia, iruzkinak, kritikak eta baita sarean diren literatura‐testu edo audioen zerrenda. Efemerideen berri izateko taula baduzue eskuin aldean ere, kazetaritza‐lanetarako lagungarri dena; Literatur emailuak: literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzen dira; Basquepoetry atalean euskal poesiaren antologia digitala duzue, hainbat hizkuntzatan. Gainera, bilatzailean edozein hitz jarriz gero, hitz hori duten poemen zerrenda agertuko zaizue; Euskarari ekarriak: euskarara itzulitako literaturaren berri ematen da; Klasikoen gordailuak: euskal idazlan klasikoak dituzue, osorik, formatu digitalean; Bertso eta Olerkien Hemeroteka: bertso eta olerkien antologia digitala duzue; Literatur Aldizkarien Gordailua: Literatur Aldizkari zenbaiten bildumak dituzue, osorik, formatu digitalean; Euskal Prentsaren Lanak: XIX. mendetik aurrera sortutako euskal kazetaritzako hainbat lan dituzue formatu digitalean; Euskal Lokuzioak Sarean: eskura dituzue hainbat euskal lokuzioa, kontzeptuen arabera bila ditzakezuenak.

Direcciones web

• Euskal Literatura Ataria: www.basqueliterature.com
• Euskal Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com
• Kritiken hemeroteka: www.armiarma.com/kritikak.htm
• Klasikoen Gordailua: www.klasikoak.armiarma.eus
• Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak
• EIZIE: www.eizie.eus
• EIE: www.idazleak.eus
• Galtzagorri: www.galtzagorri.eus
• EEE: www.editoreak.eus
• Center for Basque Studies: https://www.basque.unr.edu/books.html
• Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 1.04 - FACULTAD DE LETRAS (1)
  • AULA 212 - AULARIO LAS NIEVES (2)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

11:30-13:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 212 - AULARIO LAS NIEVES (1)