Ruta de navegación

Contenido de XSL

Norma y Uso de la Lengua Vasca25039

Centro
Escuela de Ingeniería de Bilbao
Titulación
Grado en Náutica y Transporte Marítimo
Curso académico
2022/23
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25039

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral3045
Seminario1522.5
P. de Aula1522.5

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA



Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) ikasgaia Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan 1998an proposatutako Bologna prozesuko plan berriarekin batera ezarri zen, Euskararen Plan Gidariaren babespean.

EAE irakasgaia Itsasketa Graduko eta Nabigazioa eta Itsas Garraioa Graduko hirugarren mailan eskaintzen da, bigarren lauhilekoan, eta Komunikazioa Euskaraz: Arlo Teknikoak (KE) irakasgaiaren oinarria da nolabait, laugarren mailan lehenengo lauhilekoan eskaintzen dena. Hautazko irakasgaiak dira biak. EAEn idatzizko komunikazioa zientfiko-teknikoa lantzen da batik bat, eta KEn, berriz, ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa.

EAEn, beraz, euskararen erabilera orokor estandarra eta estilo zaindua lantzen dira eta matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean aritzeko gaitasuna izan behar dela.

Euskararen egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, ikasgai hau beharrezkoa da, euskara batuaren hiztun-komunitatea sortua dela esan badaiteke ere, alde batetik, euskara batuaren ezarpena oraindik ere prozesuan dagoelako eta, bestetik, euskara berezitua sortze- eta garatze-bidean dagoelako (hain zuzen ere, horrexegatik planteatzen dira ikasgaiok Euskararen Plan Gidarian). Bi prozesu hauek paraleloan joateak eskatzen du ondo bereiztea zein irizpide linguistiko diren baliagarri erabilera orokorrerako eta zein erabilera berezituetarako.

Horretaz gain, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan, eta arreta berezia jartzen zaie hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:

G002: Komunikaziorako gaitasuna. Ideiak ahoz nahiz idatziz modu ordenatuan adierazteko gaitasuna (zeharkakoa)

G003: Taldean eta diziplina anitzeko giro eleaniztunean aritzeko eta ezagutzak nahiz emaitzak zabaltzeko txostenak egiteko gai izatea. Etengabe ikasi eta eguneratuta egoteko gaitasuna izatea (zeharkakoa)

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1 gaitasuna: Hizkuntza-sistema beraren barruan erabilera-aldaera asko daudela ikustea eta horien artean hizkera orokorra eta hizkera berezitua bereiztea, erabilera bakoitzari dagozkion baliabide linguistikoak egokiro erabiltzeko

2. gaitasuna: Hizkuntzen garapenerako erabakigarri diren pausoez jabetzea

3. gaitasuna: Euskararen egungo egoera zein den ikustea, goi-mailako tituludunek euskararen erabilera eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzeko

4. gaitasuna: Testuaren kalitate linguistikoa bermatzeko oinarrizko ezagutza eta irizpide linguistikoak izatea

5. gaitasuna: Hizkuntza-baliabide digitalak eta paperezkoak ezagutzea

6. gaitasuna: Autoebaluatzeko eta kritikoak izateko gaitasuna bereganatzea

Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

- Euskararen normalizazio-prozesua eta horrek duen eragina ezagutzea batez ere euskara berezituaren garapena kontuan hartuz.

- Sareko baliabide erabilgarrienak erabiltzea eta bakoitza zertarako den erabilgarria jakitea.

- Zuzentasun eta egokitasun kontzeptuen bereizketa.

- Testu-genero orokorrenak ezagutzea: gutuna, curriculum vitae-a, laburpena, txosten tekniko laburrak, aurkezpenak

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua



EDUKI TEORIKOAK:



Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna

eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta



berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.



- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin



komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma...



2. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak



EDUKI TEORIKOAK:



Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza:

hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden



hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta

terminologiadatubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera,



erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma



konplexuak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak)

ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren



bidez, eta testu entziklopedikoen eta didaktikoen ekoizpenaren bidez.



3. MODULUA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak



EDUKI TEORIKOAK:



Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta

dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta



aditzen hautapena.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira:



laburpena, poster zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa, dibulgazio-testuak... Horiekin batera, terminologiaren



komunikazio-funtzioa lantzen da

MetodologíaAlternar navegación

Bi eskola mota izango ditugu: asteko egun batean klase magistralak eta zenbait gelako ariketa; asteko beste egunean klase magistraletan ikasitakoaren praktika egingo dugu ordenagailu-gelan. Bertan hainbat eratako lanak egingo dira: testuaren egokitasuna lantzeko ariketak, testu jakin bateko akatsen zuzenketak, kontsulta-tresnak ezagutzeko bilaketak, ahozko aurkezpenak…

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 50
    • Prueba tipo test (%): 20
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 30

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:



Gelako ariketak % 30



Testa % 20



Proiektuak % 50



Bukaerako azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.



-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Bukaerako azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.



-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ALBERDI, Xabier & Iñaki UGARTEBURU (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, Xabier & Ibon SARASOLA (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011): Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: UEU eta EHU.

EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

GARZIA, Juan (2005): Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

GARZIA, Juan (2014): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

HAEE/IVAP (2005): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).

MUJIKA, A. (2008): Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ODRIOZOLA, Juan Carlos (1999): 'Eginez, eginik ala eginda'. In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 55-105.

ODRIOZOLA, Juan Carlos (2005): 'Puntuazioa, gramatikagai'. In H. Knörr & P. Etxeberria (argit.), Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia. Bilbo: Euskaltzaindia, 353-378.

PETRIRENA, Patxi (2011): Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ZABALA, Igone (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon & Pello ESNAL (1993): Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1995): Euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa. Oiartzun: Sendoa.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004): Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. (Sarean ere badago-EIMA).

Bibliografía de profundización

BERRIA (2006): Estilo liburua. Donostia: Berria. (Sarean ere badago: http://berria.eus/estiloliburua/).
CALSAMIGLIA, Helena & Amparo TUSÓN (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.

Revistas

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Direcciones web

http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/ à Hizkuntza baliabideak

EUSKALTZAINDIA: ‘hizkuntza-kontsultak’ / ‘Iker/Jagon-tegiak’
http://www.euskaltzaindia.net


TERMINOLOGIA-LANAREN PLANGINTZA (EUSKO JAURLARITZA):
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/eu_12421.html

www.hiztegia.net

www.elhuyar.org (euskalbar)

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-30

08:30-10:30 (1)

32-35

08:30-10:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (1)
  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (2)

31 Seminario-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-30

08:30-09:30 (1)

32-35

08:30-09:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (1)
  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (2)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-30

09:30-10:30 (1)

32-35

09:30-10:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (1)
  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (2)