Memoria de actividades

Ekitaldien oroitidazkia 2020-2021

Urte honetan egindako ikerketa-jarduerak eta ikertzaileak prestatzeko jarduerak erdipresentzialak izan dira, modu sinkronikoan sartu baita 'on line' konexioa modalitate presentzialean. Honako hauek dira burututako jarduerak:

  • 2020ko urriaren 20an, Erdi Aroko eta Humanismo garaiko Latin Filologiari buruzko II. Jardunaldia egin zen UPV/EHUko Micaela Portilla Ikerketa Zentroko ekitaldi-aretoan, Guadalupe Lopetegui Semperena eta Iñigo Ruiz Arzalluz Greziar eta Latindar Filologia arloko ikertzaileek antolatuta. Bilera zientifikoan sei hizlarik parte hartu zuten, antolatzaileekin batera; Horietako bi, (Alejandro Martínez Sobrino, Felipe González Vega) ICA/AZIko Greziar eta Latindar Filologia arloko ikertzaile doktoreak dira; hizlari bat UPV/EHUko Filologia Hispanikoa, Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailera atxikita dago (Ane Zapatero Molinuevo); eta beste bi, berriz, Burgosko Unibertsitatean (Carlos Pérez González), Bartzelonako Autonomoan (Jesús Alturo i Perucho) eta Madrilgo Complutensean (Juan Luis Arcaz Pozo) irakasle dira.

 

  • 2020ko urriaren 26tik azaroaren 16ra, "Lecturas de la Antigüedad 2020: En torno a la mesa en el mundo antiguo" hitzaldi-zikloa egin zen UPV/EHUk Gasteizen duen Micaela Portilla Ikerketa Zentroko ekitaldi-aretoan, ICA/AZIk antolatuta, Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan. Diziplina arteko jarduera hau lau hitzalditan egituratu zen. Lehena,  Historiaurreko Arloan ikertzaile den Álvaro Arrizabalaga Valbuena doktoreak eman zuen: "Prehistoria de la gastronomía: comidas y bebidas antes de las primeras recetas". Bigarrena, Greziar eta Latindar Filologia Arloko ikertzaile den  María José García Soler doktoreak: "Comer y cantar: gastronomía y poesía en la antigua Grecia". Hirugarrena, Bartzelonako Unibertsitateko Historia eta Arkeologia Departamentuko irakasle den Víctor Revilla Calvo doktoreak: “De la viña a la mesa: elaboración y consumo de los grandes vinos romanos de Italia e Hispania”. Eta azkena, Greziar eta Latindar Filologia Arloko ikertzaile den Guadalupe Lopetegui Semperena doktoreak: “De re coquinaria: alimentación, salud y diversión en la antigua Roma”.