Filosofiako Gradu Amaierako Lanen sariak

Filosofiako Gradu Amaierako Lanen sariak

Joxe Azurmendi Katedraren hirugarren ekimena oinarrizkoa izango da  euskaraz idatzitako Filosofiako Gradu Amaierako Lan onenen artean, eta daukagun diru-horniduraren arabera, urtero gehienez bi sari ematea.

Saritzen diren Gradu Amaierako Lanek, zuzenean edo zeharka, Katedraren egitasmoan agertzen diren ikerketa lerroetako bat landu beharko dute.

Epaimahai Ebaluatzaile batek erabakiko du nori emango zaizkion sari horiek. Epaimahai horren osaketa Katedrak adostuko du, eta, erabakia hartzeko, Filosofiako GrAL-eko batzordearen iritzia jasoko du.

Joxe Azurmendi Katedra - 2024ko GRAL Sariak

JOXE AZURMENDI KATEDRAk 2024an aurkeztutako bi GRAL sarituko ditu.
Edizio honetako sari bakoitza 500 euro gordinekoa izango da.

Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedrak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten, euskarazko ikerketa sustatu nahi du filosofian.

JAK-k bultzatu nahi dituen ikerketa lerroak hauek dira:

  1. 1956ko Belaunaldiaren pentsamendua
  2. Nazioarteko eragina euskal pentsamenduan
  3. Euskal pentsamenduaren historia eta transmisioa
  4. Hizkuntzaren eta kulturaren teoriak
  5. Naziogintza eta estatugintza
  6. Bizikidetza eta gogoeta etikoa (ingurumenarekiko harremana …)
  7. Pentsamendu soziala, eraldaketa soziala eta kooperatibismoa
  8. Gizaberea, bizia eta gizakiaren ikuspegi berriak
  9. Euskaraz sorturiko pentsamendu lerro berriak (genero ikuspegiak, filosofia feminista …).

               JAK-ren jardueretako bat honakoa da: “Euskaraz idatzitako Filosofiako Gradu Amaierako Lan (GRAL) onenen artean sariak ematea”. Hauek dira, 2024ko edizioari begira, oinarrien xehetasunak:

  1. 2024ko otsaileko, ekaineko edo iraileko deialdietan aurkezten diren GRAL-en artean 500 euro gordineko bi sari emango dira. Sariak 2024ko abenduan jakinaraziko dira (eman gabe utzi daitezke).
  2. Sarituko diren GRAL-ek zuzenean edo zeharka jorratu behar dute, beti ere euskaraz, JAK-ren egitasmoan agertzen diren ikerketa lerroetako bat.
  3. Sariak emateko batzorde ebaluatzailea honela osatuko da: JAK-ko Batzorde Eragileko kide bat, beraren Batzorde Kolaboratzaileko kide bat eta Filosofiako GRAL-en Batzordeko kide bat.
  4. Sariak emateko puntuazioan baremo hauek hartuko dira kontuan: % 40 GRALean lortutako nota, % 40 aipatutako ikerketa lerroekiko egokitasuna, % 20 euskararen kalitatea.

   Informazio gehiago: i.zabaleta-gorrotxategi@ehu.eus