GAKOAK - Kontsumo Zuzenbidea Unibertsitateko Aditua

Tituluaren gakoak

Kontsumo Zuzenbideko berezko tituluaren helburua da Zuzenbidean gaurkotasun handikoa den arlo konplexu honen gaineko prestakuntza ematea; betiere, prestakuntza integrala, diziplinartekoa, espezializatua, teorikoa eta praktikoa bermatuta. Ikasketa hauetan, Kontsumo Zuzenbidearen arloko gai nagusiak jorratzen dira: “kontsumitzaile” kontzeptuaren mugaketa eta haren oinarrizko eskubideak; Europa, estatu eta erkidego mailan elkartzen diren arautegiak; eta Zuzenbide publikotik (zehatzeko ahalmena) nahiz pribatutik kontsumitzaileen eskubideak zaintzeko dauden bideak, estrajudizialak (arbitrajea eta bitartekaritza) nahiz judizialak. Oinarrizko premisa horietatik abiatuta, kontsumitzaileekin egiten den kontratazioaren arloa jorratzen da, ondo aztertuta, alde batetik,  zenbait gai orokor (kontratazioa babesteko arauak; baldintza orokorrak eta gehiegizko klausulak; urrutiko nahiz saltokitik kanpoko kontratazioa eta kontratazio elektronikoa; bermeak eta salmenta osteko zerbitzuak; eta ondasun edo zerbitzu akastunengatiko erantzukizun zibila…) eta, bestetik, gatazka gehien eragiten dituzten kontratuak: kontsumorako kreditua, higiezinetarako kreditua, aireko garraioa, eduki eta zerbitzu digitalen hornikuntza, etab.

Jardunean dauden irakasleek diseinatu eta zuzentzen dute titulua, eta eskolak ere beraiek ematen dituzte, ikuspegi erabat praktikoa ezarrita. Horretarako, programa honek kasu errealak hartzen ditu oinarri, eta marka, enpresa eta aholkularitza zerbitzuetan lan egiteko espezializatzen ditu ikasleak, handia baita sektorearen eskaria.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face masters course

Language

Spanish

Calendar

2025 October

2026 June

No. of credits

15 ECTS Credits

Approximate fees

1.300 €

Teaching place

Facultad de Derecho, Sección Bizkaia

Responsible

Faculty of Law

ARRAZOIAK - Kontsumo Zuzenbidea Unibertsitateko Aditua

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Ikasleek aukera izango dute Kontsumo Zuzenbidearen sektorean espezializatzeko, zeinak gero eta garrantzi handiagoa baitauka erkidego, estatu nahiz nazioarte mailan. Ibilbide profesionalean aurrera egiteko eta sektore publiko nahiz pribatuan espezializatutako lanpostuetara iristeko beharrezkoak diren ezagutza eta gaitasunak eskuratuko dituzte, aholkularitza integral eta eguneratua emateko gai izan daitezen.
  • EHUn Abokatutza Masterra eta bestelako ikastaro osagarriak egin daitezke berezko titulua egin bitartean.
  • Titulatuen profila erakargarria izango da enpresa eta partikularrentzako aholkularitza juridikoan espezializatutako enplegatzaileen begietara.
  • Berezko tituluak ikuspegi nagusiki praktikoa dauka, eta arlo honetan funtsezkoak diren eragileak nahasten dira tartean (Kontsumoko Euskal Institutua, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak, enpresa arloko letraduak, etab.).

IRUDIA - Kontsumo Zuzenbidea Unibertsitateko Aditua

IRTEERAK - Kontsumo Zuzenbidea Unibertsitateko Aditua

Irteera profesionalak

  • Lanbide liberalak (beren konturako langileak)
  • Abokatutza, prokuradoretza, aholkularitza, etxaldeen administrazioa, higiezinen jabetzako agenteak,  administrazio kudeatzaileak, agente komertzialak, etab.
  • Enpresak (besteren konturako langileak)
  • Abokatu bulegoak, enpresa handien aholkularitza juridiko zerbitzuak, bezeroei arreta emateko zerbitzuak, bankako langileak, legezko aholkularitza zerbitzuetako langileak, aholkularitza, sindikatuetako langileak, GKEetako langileak, nazioarteko organismo eta agentzietako lanpostuak, etab.
  • Ministerioek, autonomia erkidegoek, tokiko administrazioek eta abarrek deitutako oposizioak (esaterako: Udalak – Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesten dituzten bestelako erakundeak,  karrera judiziala, karrera fiskala, Justizia Administrazioko letradutza, estatuaren abokatutza, Notariotza, Jabetza edo Merkataritza Erregistroak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza, estatuko ogasuneko ikuskatzailetza, karrera diplomatikorako sarbidea, estatuko polizia kidegoko inspektoretza, estatuko administratzaile zibilen goi mailako kidegoa, toki administrazioetako idazkaritza-esku hartzailetza, kidego juridiko militarrari atxikitako militar osagarriak, etab.).

XSL Content

Suggestions and requests